Nestléko Colajetetik Frigoko Calippo Fresara: haurrentzako izozkiak erosteko gure gidan, haurren artean gehien erabiltzen diren 10 produktuak aztertu eta alderatu ditugu. Ikusi dugun lehenengo gauza da hiru kategoriatakoak direla: izozkiak (esne-proteinekin eta gantz-materiarekin eginak), ur-izozkiak (osagai nagusia ura da) eta sorbeteak (urarekin eginak eta gutxienez %15 frutekin). Baina nola aukeratu? Bada inor besteak baino hobea? Zertan jarri behar dugu arreta? Jarraian azalduko dugu.
Haurrentzako izozkiak: erosteko gomendioak
Produktu horiek aukeratzean, etiketa arretaz irakurtzea komeni da, informazio hau jakiteko:
- 1. Salmentaren izena. Horrela jakin ahal izango dugu izozkia den (esne-proteinak eta gantz-materia ditu), ur-izozkia den (urarekin) edo sorbetea den (urarekin eta, gutxienez, % 15 frutarekin).
- 2. Osagaien zerrenda. Sorbetetan zenbat eta fruta gehiago izan, orduan eta hobeto. Izozkietan, gehien preziatzen dena da gantza esnegaina izatea, eta proteinak, esnea.
- 3. Nutrizio informazioa. Azukre, koipe eta kaloria gutxien dituztenak dira aukerarik onena.
- 4. Produktu-kantitatea. Begiratu hobeto neurria gramotan (pisua), eta ez mililitroetan (bolumena).
Izozki baten prezioak ere orienta gaitzake
Alde handiak daude prezioen artean: Eroskiren 0,30 euro/100 g eta Spidermanen 1,9 euro/100 g. Hau da, 100 gramo Spiderman kostatzen denarekin 600 bat gramo Eroski polo eros genitzake.
Prezioen arteko alde handiak hainbat arrazoirengatik azal daitezke:
- Garrantzitsuenetariko bat konposizioa da. Garestienen artean, “izozki” kategoriako produktuak daude. Espero izatekoa da hori, gainerakoak baino osagai garestiagoak baitituzte (esnea edo koipeak). Era berean, frutak dituzten produktuen prezioetan ere aldeak egon daitezke, ez bakarrik haien proportzioaren arabera, baita motaren arabera ere. Horrek azalduko luke Pirulo Tropikala, fruta exotikoekin, askoz garestiagoa dela (1,40 euro/100 g) Calippo baino (0,76 euro/100 g), marrubiarekin egina, eta hau, aldi berean, Eroski baino garestiagoa (0,30 euro/100 g), laranja-zukuarekin eta limoiarekin.
- Baina osagaiek ez dute bakarrik eragiten. Beste faktore batzuek ere, hala nola formatuak edo publizitateak, eragina izan dezakete prezioan; esate baterako, Fantasmikosek eta Frigo Chuches-ek (gehienetan tamainarik txikienak ekoizpen-kostu handiagoak dakartza) eta Spiderman-ek (irudi-eskubideak dituen haurrentzako pertsonaia bat erabiltzen du).
Konposizioaren aldeak hainbat alderditan islatzen dira:
- Ezaugarri organoleptikoak. “Izozkiek” urezko izozkiek eta sorbetek baino testura krematsuagoa eta arinagoa dute, Spiderman eta Mikolapizen antzera.
- Nutrizio osaera. Oro har, “izozkiek” proteinak (anoa bakoitzeko 1 g baino gutxiago) eta koipekia (errazio bakoitzeko 5 g inguru) izaten dituzte. Horregatik dituzte kaloria gehiago. Zenbait salbuespen daude: Spiderman izozkia da, baina gantz-materia gutxi du; Fantasmikos eta Frigo Chuches, berriz, urezko izozkiak eta sorbeteak dira, eta kantitate handiagoa dute, koipea pieza bakoitza estaltzeko erabiltzen baita.
Haurrentzako izozkien konparazio-taula
Uretako izozki batzuek koipe asko dute, izozki mota horien ezaugarriak direla eta (Fantasmikos, Frigo Chuches), eta oso garestia da (adibidez, Fantasmikos, 1,75 euro/100 g). Sorbeten artean, fruta-proportzioa da preziatuena, nahiz eta nutrizioaren ikuspegitik ez den fruta freskoaren parekoa, ezta gutxiago ere. Alde horretatik, Frutti da kopuru handiena duena (% 21,5), baina prezioari dagokionez harreman onena duena Eroskiren poloa da.
Irudia: Eroski Consumer
Irudia: Eroski Consumer
(1) Estraktu lehorra etiketan agertzen diren mantenugaien baturatik abiatuta kalkulatzen da.